euskera ingles frances
cabecera_web_atozki
patxi_taller


titular_patxi

Iruñeko Javier Fernández tailugilearekin hasi zen zura eskuz lantzen.

1989an, lutheria ikasketak egiteari lotu zitzaion Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan. Han, biolinari aplikatutako akustika-ezagutzak jaso zituen Jesús Alonso Moral akustika-doktorearen eskutik. Alonso jaunak, zehazki, Stockholmeko Teknologia Errege Institutuan egina zuen doktoregoa.

1991n, eraikuntza-tekniketan eta bernizatuan sakondu nahian, Pierangelo Balzarini luthietarren gonbidapena jaso zuen Cremonako tailerrera lan egitera joateko. Italiar luthierrak Antonio Stradivari nazioarteko lutheria saria irabazi zuen. Han, Eduard Wemelsfelder eta Favio Volta izan zituen tailer-kide, eta elkarrekin egindako lana denentzako izan zen aberasgarri.

1993an, Pablo Sarasate nazioarteko lehen biolin lehiaketaren karira, Sarasateren beraren Villaume biolina doitzeko aukera izan zuen. Ondotik, Ruggiero Ricci biolin-joleak biolin huraxe bera erabili zuen, lehiaketa amaierako kontzertu bikaina emateko.

Bere arloko ezagutzak handitzeko eta lana hobetzeko aukera izan zuen, han-hemenka ezagututako luthier ugariei esker, bai eta parte hartu zuen hainbat ikastaro eta konbentziori esker ere.

1992an, tailerra Iruñean ezarri zuen, eta, harez geroztik, hari-kuartetoa eskuz zaharberritzeari eta egiteari emana bizi da.

 
  Kale Berria, 127. 31001Iruñea. Nafarroa. Tel. 948 21 09 65 / 646 36 69 45 Glae