|

Instrumentu arkudunen eskulangintzak Cremonako eskolaren eskutik jo zuen goia, XVIII. mendean.
Luthierrok, orduez geroztik, maisu handiek lortu zuten doinu eta egiteko molde hartara hurbiltzen saiatzen gara. Asmo hori gogoan, oihan berberetako zura erabiltzen dugu, lehortze onenarekin eta ezaugarri akustiko hoberenekin.
Lana erabat da eskuz egina, antzinako luthierren gisara, eskulangintza baita, eta behar den denbora guztia erabiltzen dugu nahi bezalako akabera lortzeko.
|
 |