|
1992an ekin genion gure lanari, Jarauta kaleko pisu txiki batean. Handik bi urtera, Gazteluko Plazara aldatu ginen, eta han aritu gara gaur egunera arte. 2010eko abenduan, gure lantoki berria zabaldu genuen, kale Berrian, gure bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko.
Lantoki berria irisgarriagoa da, eta badago autoz ailegatzerik ateraino bertaraino. Handiagoa denez, lana hobeki antolatuta dago: denda, tailerra eta biltegia. Aukera ematen digu, gainera, instrumentu gehiago eta handiagoak erakusteko: biolontxeloak eta haien zorroak, esaterako. Lekua handiagoa denez, produktuak ederki daude ikusgai eta eroso-eroso probatzeko parada ere badago. Zatoz eta ikusi.
|
|