|

Ikasleentzako instrumentuak
Lantegiko instrumentuek garrantzi handia dute, biolinen munduarekin egiten den lehen harremana izaten baita.
Ez da inola ere onargarria etorkizuneko biolin-joleak instrumentu joezinak jotzen aritzea; hari altuak, kurbatura desegokia duten zubiak, giltza akastunak, soinu karrankaria...
Horrenbestez, produktu ekonomikoa eskaini nahi dugu, baina musikariaren eskuetara irits dadila instrumentu profesionala bezain zorrozki berrikusia, doitua, taxutua eta probatua.
Zorroarekin eta arkuarekin saltzen ditugu, eta, biolinerako prezioak, esaterako, 300 euro eta 1.000 euro inguru bitartean daude. Estatura egiten diren bidalketa-gastuak prezioan sarturik daude.
Interesgarria da, halaber, instrumentua jotzen hasten denetik luthierrarekin berarekin harremanetan sartzea, haren tailerra bisitatzea eta instrumentua nola egiten den han bertan ikustea.
Era berean, badugu tamaina txikiko biolinak alokatzeko zerbitzua. |


|